Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Zinema Ikasleen Nazioarteko XVI. topaketa : 4. saioa
ProiekzioTabakaleraTabakalera2017 Ira 27
Irudia: Tommaso Usberti-ren Deux égarés sont morts
Zinema Ikasleen Nazioarteko XVI Topaketaren film laburren lehiaketaren laugarren saioa, Martina Juncadella eta Martín Vilela-ren Fiora (Programa de Cine de la Universidad Torcuato di Tella, Argentina) eta Tommaso Usberti-ren Deus égarés sont morts de (La Fémis, Frantzia) filmeen proiekzioarekin.
Fiora Martina Juncadella eta Vilela Martín, Programa de Cine de la Universidad Torcuato Di Tella, Argentina, 17'
Fiora eta Martin bazkaria prestatzen ari dira. Benetan elkarrekin lotzen dituen harremanaren eszenaratzea da egoera hori. Bazkaldu bitartean, Fiorak iraganeko istorio bat gogoratuko du. Martinak, gehiago jakin nahian, galdetu egingo dio.
Deux égarés sont morts Tommaso Usberti, La Femis, Frantzia, 27'
Paisaia basati baten erdian, Vera eta Matteo elkartzeko geratuko dira. Neskaren aitak harrapatu, eta eraso egingo dio mutilari. Borroka gogor baten ostean Matteok gizona nokeatuko du. Verak dantzatzera joan nahi duela esango dio Matteori. Matteo, aztoratuta, ihes aterako da.