Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Zinema Ikasleen Nazioarteko XVI Topaketaren film laburren lehiaketaren bostgarren saioa, Damián Vondrásek-en Vězení/ Imprisoned (Film and TV School of the Academy of Performing Arts in Prague, Txekiar Errepublika), Elsa Rosengren-en Zeit Der Unruhe (DFFB - Berlin Film Conservatory, Alemania) eta Alejandra Villalba García-ren Microcastillo (Escuela superior de Cine – ESCINE, Mexiko) filmeen proiekzioarekin.
Vězení Damián Vondrásek, Film and TV School of the Academy of Performing Arts in Prague, Txekiar Errepublika, 27'
Espetxe batean hezitzaile-lana egiteko eskaintzak familia-egoera zaila konpontzen lagundu diezaioke Jakub irakasle langabetuari. Jakuben aitaginarrebak ez dio autoestimu berez baxua okerragotzen besterik; zalantzarik ez da bestelako suhia espero zuela. Jakubek espetxean biziko dituen klaustrofobia-sentimenduek, ordea, galdera bakar bat ekarriko diote burura: bere bizitzaren gainerakoan, besteak kontrolatu edo besteen kontrolpean egon nahi du?
Zeit Der Unruhe Elsa Rosengren, DFFB - Berlin Film Conservatory, Alemania, 11'
2016ko ekainaren 23a. Erresuma Batuan garrantzi handiko erreferendum bat ari dira egiten, eta Atlantikoaren bestaldean gero eta indar handiagoa du presidente izateko kanpaina gaitzesgarri batek. Suedian, albistegiek beti bezala jarraitzen dute. Hala ere, aldi berean, herritarrak albistegi berdin-berdin baina distortsionatua ari dira eraikitzen Alemanian.
Microcastillo Alejandra Villalba García, Escuela superior de Cine – ESCINE, Mexico, 22'
A typical family is being watched in their own home. The father, an accomplice to the situation, obliges the other members of the family group to participate in the dynamic. The mother tries to escape with her daughters, but to no avail.