Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Zinema Ikasleen Nazioarteko XVI. topaketa : 6. saioa
ProiekzioTabakaleraTabakalera2017 Ira 28
Irudia: Boaz Frankel-en 212
Zinema Ikasleen Nazioarteko XVI Topaketaren film laburren lehiaketaren seigarren eta azken saioa, Boaz Frankel-en 212 (The Sam Spiegel Film and TV School - Jerusalem, Israel) eta Mina Fitzpatrick-en Wandervolgel (Northwenstern University, AEB) filmeen proiekzioarekin.
212 Boaz Frankel, The Sam Spiegel Film and TV School- Jerusalem, Israel, 20'
Beste negu-egun bat da, beste edozein bezalakoa ia-ia, Doron (64) udaleko babes-etxeko zuzendariaren bizitzan: euri-jasa itzela, norbaitek aparkalekua kendu dio eta Bela Schorr, 212 gelako egoiliarra, gaur goizean hil da.
Wandervogel Mina Fitzpatrick, Northwestern University, AEB, 20'
Dan Dailey Texaseko basamortu erdian bizi da; bertan, beren gurasoak hil dituzten haurrentzako babesleku bat ireki zuen 2009an. Bi dokumentalgile Daileyren egoitzara film bat egiteko irisi eta hura hilda aurkitzen dutenean hasten da Wandervogel.