Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Zinema Ikasleen Nazioarteko XVI. topaketa. Prentsaurrekoa
PrentsaurrekoTabakaleraTabakalera2017 Abu 25
XVI. Topaketa irailaren 25etik 29ra bitarte egingo da, Tabakaleran, eta Raymond Depardon eta Claudine Nougaret, Todd Haynes eta Christine Vachon, Marine Francen, Nobuhiro Suwa eta José Luis Torres Leivaren eskola magistralak hartuko ditu berean; azken hori gainera, epaimahaiko presidentea izango da.
Zinema Ikasleen Nazioarteko XVI. Topaketa irailaren 25etik 29ra bitarte izango da, 65. Donostia Zinemaldiaren esparruan, eta Alemania, Argentina, Belgika, Kroazia, Estatu Batuak, Frantzia, Israel, Mexiko, Portugal, Txekiar Errepublika eta Errusiatik datozen hamalau film labur aukeratu dira 45 herrialdetako 110 eskolek aurkeztutako 209 lanen artetik.
Masterclass saioak, zinemagileen lanen emanaldiak eta filmeko taldearekin elkarrizketak barne, erreserbatuta daude: ikasleentzat, ikusle kopuru mugatu batentzat -sartzeko, Tabakaleraren web-orrian eman dezakete izena
Donostia Zinemaldiak eta Tabakalera - Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak antolatzen dute topaketa, mundu osoko zinema-eskoletako ikasleen, hurrengo zinemagile-belaunaldiaren, lanak ezagutzera emateko asmoz. Aurten handitu egin da saila, bai iraupenean -egun bat gehitu zaio, eta bost egun izango dira guztira- bai asmoan, antolatzaileen apustu irmo gisa, eta jarduera-programa iradokitzaile bat dakar orobat. Industria zinematografikoko profesional nabarmenen bisita jasoko du, beren filmak Donostian aurkeztera datozenean: Todd Haynes eta Christine Vachon (Wonderstruck, Perlak sailean), Raymond Depardon eta Claudine Nougaret (12 jours, Zabaltegi-Tabakaleran), José Luis Torres Leiva (El sueño de Ana, Zabaltegi-Tabakaleran), Marine Francen (Le Semeur, Zuzendari Berriak sailean) eta Nobuhiro Suwa (Le lion est mort ce soir, Sail Ofizialean). Txiletar zinemagilea, gainera, Zinema Ikasleen XVI. Topaketaren Epaimahaiko presidentea izango da.
Aukeratutako film laburren emanaldiak eta eskola magistralak Tabakalerako zinema-aretoan egingo dira. Masterclass saioak, zinemagileen lanen emanaldiak eta filmeko taldearekin elkarrizketak barne, erreserbatuta daude: ikasleentzat, ikusle kopuru mugatu batentzat -sartzeko, Tabakaleraren web-orrian eman dezakete izena *– eta gonbidapena duten Zinemaldiko akreditatuentzat gorde dira. Film laburren emanaldietarako, aldiz, Donostia Zinemaldiaren ohiko salmenta-kanalen bitartez eros daitezke sarrerak.
“Donostia Zinemaldiak bere horretan eutsi dio talentu berriak argitara ateratzeko apustuari, eta Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa apustu horren giltzarrietako bat da”, gogorarazi du gaur Tabakaleran egindako prentsaurrekoan Donostia Zinemaldiaren zuzendari José Luis Rebordinosek.
Tabakalerako kultura-zuzendariak, Ane Rodriguez Armendarizek, nabarmendu du zein garrantzitsua den honelako proiektuak Zinemaldiaren moduko hitzordu baten esparruan eta Tabakaleraren moduko zentro batean garatu ahal izatea; izan ere, “sortzaile berriekiko konpromiso irmoa du” zentroko kultura-proiektuak.
Orona Saria
Ikaslez osatutako epaimahai batek, irakasle bat buruan eta Orona Fundazioak aukeratua, 5.000 euroko Orona saria emango du.
Gainera, parte hartzen duten eskoletako ikaslez osatutako epaimahai espezifiko batek erabakiko du, José Luis Torres Leiva txiletar zinemagilea buruan, Panavision Saria zer zuzendariri emango dion. Irabazleari RED Epic kamera baten eta Primo lente estandarren ekipamendu osoa lagako zaio, lau astez filmatzeko, edo 10.000 euroko kreditua emango zaio Panavision materiala alokatzeko.
Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa Donostia 2016 Europako Kultura Hiriburuaren legatuaren parte da.