Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Zinema Ikasleen Nazioarteko XVII. topaketa : 2. saioa
ProiekzioTabakaleraTabakaleraTabakalera2018 Ira 26
Zinema Ikasleen Nazioarteko XVII Topaketaren film laburren lehiaketaren bigarren saioa.
Premier amor / First love Jules Carrin, Suitza, 2017, 20’. HED Geneva School of Art and Desing. Frantziako eskualde urrun honetan, ohikoak dira erresumin eta susmo txar tematiak, biziraupen-ekonomiaren ondorioz estigmatizatuta dagoenez. Bikote gazte honek badaki, nolabait-edo, biak elkartzen dituen maitasuna izan daitekeela horiez askatzeko modua. Baina helduek sortutako gizarte-loturak ustekabeki bortitzak dira.
Sirin Andrey Klychnikov, Errusia, 2017, 30’. Moscow School of New Cinema. Lurraren bazterrean, bertan behera utzitako lurretan, hitz egiten duten hizkuntza ahantzia balitz bezala bizi da jendea. Helbururik gabe bizi dira, eta errutinazko bizitzak dituzte, ageriko maitasun- eta sinpatia-adierazpenik gabeak. Emakume batek gonbit egingo dio gizonari; gizonak onartu egingo du emakumea. Inork ikusten ez duen txori baten oihu urduriek haien mundua astintzen dute; bitartean, ardi-lapur bat agertuko da bertan behera utzitako etxean.
The Gilr with Two Heads. Beatzabé García, Erresuma Batua, 2018, 16’. National Film and Television School. Annek bere burua filmatzen du bere telefono mugikorrarekin eta ispiluan bere gorputza aztertzen du; haren ama ere, Céline, ispiluan bere gorputzari begira ari da. Emakumezko gorputz eder eta eredugarriaren nolakotasunari buruzko aurkako idealak dituzte biek. Amaren, alabaren eta amaren mutil-lagunaren artean gatazka sortuko da agerian geratzen denean Annek bideo bat igo zuela Internetera, non borroka-klubean topless eginez entrenatzen ikus baitaiteke.
Incofissoes / Unconfessions Ana Galizia, Brasil, 2017, 22’. Universidade Federal Fluminense. Luiz Roberto Galizia garrantzitsua izan zen 70eko eta 80eko hamarkadetako antzerkigintzan. Nire osaba zen, halaber, baina nik ez nuen inoiz ezagutu. Dokumental honek bizitakoa berreskuratu nahi du, osaba Luizek bildutako eta nik hura hil eta 30 urtera aurkitutako argazki eta super 8 filmen artxiboan oinarrituta.
Violeta + Guillermo Óscar Vincentelli Chirimelli, Espainia / España / Spain, 2018, 6’. Escuela SUR. Etorkizunean, egunsentira arte dantzan egon zireneko 2018ko gau bat gogoratuko dute Violetak eta Guillermok.