Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Zinema Ikasleen Nazioarteko XVII. topaketa : 3. saioa
ProiekzioTabakaleraTabakaleraTabakalera2018 Ira 27
Zinema Ikasleen Nazioarteko XVII Topaketaren film laburren lehiaketaren hirugarren saioa.
El verano del león eléctrico / The Summer of the Electric Lion. Diego Céspedes, Txile, 2018, 22’. Carrera de Cine y Televisión – Universidad de Chile. Etxe batean ezkutatuta, hiritik urrun, Alonso bere arreba maitearekin dago, Danielarekin. El León profetaren zazpigarren emazte bihurtuko dela espero du neskak, eta (diotenez) profeta ukitzeak elektrokutatu egiten zaitu. Etzaulki eta xuxurlen artean, elkarrekin ematen duten azken uda izan daiteke hau.
Tracing Addai. Esther Niemeier, Alemania, 2018, 30’. Film University Babelsberg Konrad Wolf Hogeita gutxi urterekin, Addaik atzean utziko du bere bizitza osoa eta Siriara joango da gerra zibileko biktimei laguntzeko. Hasieran sukalde-lanetara bidaliko dute, Iliasekin batera. Addaik honako hau idatziko dio bere amari: “Ez zaitez larritu niregatik, ondo nago”. Handik bi urtera, espetxetik gutun bat jasoko du Addairen amak. Alemaniako auzitegi batek terrorismoagatik zigortu du Ilias. Addairen ama ezagutu nahi du, eta zera idatziko dio: "Gauza bat sinetsi behar duzu, asmo onez joan ginen hara”.
À chachun sa malédiction / Count YOur Curses. Lorène Yavo, Belgica, 2017, 8’. ENSAV La Cambre. Naturaz gaindiko izakiak egunerokoaren parte diren herrixka batean, bi pisukidek arazo errepikari bati aurre egin behar diote: haien etxeko espiritua izaki ezezagun batek irentsi zuen gauetik goizera. Haren ordezko espiritu baten eta haien izurrite-arazorako konponbide baten bila aterako dira biak.
Fragment de drame / A Piece of Tragedy. Laura Garcia, Frantzia, 2018, 23’. La Fémis. Emilien, Vercorseko herrixka batean bizi den piano-irakasle hipokondriako bat, dolu-aldi gogorra ari da bizitzen: duela sei hilabete, istripu batean hil zen haren maitea. Bat-batean, hildako neska-lagun kutunaren bisitak jasotzen hasiko da, ustekabean, eta bere eguneroko bizitza guztiz ordenatua korapilatuko du horrek.
Onde o verão vai (Episódios da juventude) / Where The Summer Goes (Chapters on Youth) David Pinheiro Vicente, Portugal, 2018, 20’. Escola Superior de Teatro e Cinema. Uda da. Mutil bat eta haren lagunak ibaira joango dira. Lau kapitulutan zehar, basoko beroak eta hezetasunak haien arteko desirak piztuko ditu.