Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Zinemagilea egoitzan : Pedro Costa
ProiekzioAurkezpenTabakalera2023 Eka 03
Sicilia! (Danièle Huillet, Jean-Marie Straub, Italia, 1999) 76’
Ama eta seme baten arteko topaketak familiari, tradizioari, janariari eta heriotzari buruzko hausnarketak ekarriko ditu. Siziliako inguruneko zuri-beltzeko panoramikek espazio osoa hartu ez ezik, denbora ere hartuko dute.
Costak Straub-Huillet bere mentoreei omenaldia egiten die haien Sicilia! (1999) filmaren muntai pozesu zorrotza erregistratuz. Costaren filma tour de force moduko bat bilakatzen da eta zinemagileak berak bere lehen komedia eta lehen amodiozko istorioa kontsideratzen du filma.