Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Zinemaldia 70 : historia posible guztiak
TopaketaTabakalera2021 Abe 04
Irudia: Rocio Durcal argazki saio batean (1965). DonostiakoZinemaldiaren Artxiboa
Kontatzeko bestelako modu bat: emakumeen presentziak,ausentziak eta errepresentazioak Donostia Zinemaldian (1953-1978)
«Argazki bat esanguratsua iruditzen zaigunean, iragan bateta etorkizun bat eskaintzen ari gatzaizkio».
John Berger,
Another Way of Telling, 1982
Zinema-jaialdi bat, besteak beste, irudiak ekoizteko makinaerraldoi bat da. Argazkiek bereziki, funtsezko garrantzia izan dutezinema-jaialdi handien iruditeriaren sorkuntzan.
2020-2021 ikasturtean zehar, Elías Querejeta ZineEskolako ikertzaile eta ikasleek osatutako «Zinemaldia 70: historia posibleguztiak» proiektuko ikertaldeak Donostia Zinemaldiaren ikusizko historiaaztertu du, Donostia Zinemaldiaren artxiboan eta Kutxateka bilduman gordetakoargazkiak oinarritzat hartuta.
Lan horri esker, zehatz-mehatz aztertu dira DonostiaZinemaldiaren historiako lehen hiru hamarkadetan emakumeak irudikatzeko (etazenbaitetan ezkutatzeko) erabili izan diren mekanismoak. Tradizionalki,emakumeak urte horietan Donostia Zinemaldian izandako presentzia irudi etadiskurtso gutxi batzuen gainean sortu zen, batez ere, emakumezko aktoreekalfonbra gorriaren gainean zuten presentzia agertzen duten argazkiak.
Donostia Zinemaldiaren argazki-ondareari buruz egindakolanean oinarrituta, Zinemaldia 70 proiektuaren hirugarren jardunaldi publikohonen helburua iruditeria hori zabaltzea eta begirada kritiko berrien eskuipintzea da. Utz ditzakegu agerian zentzu-geruzak, pantaila barruko eta kanpokozinema-izarrek pizten duten lilura mediatikotik eta zinema-izar horiek objektifikatzetikharago doazenak? Berreskuratu ditzakegu artxibotikDonostia Zinemaldian, foku mediatikotik urrun geratzen diren lanbideetanjardun izan ziren emakumeen arrastoak, Sail Ofizialean lehiatu zirenemakumezko lehen zuzendarietatik hasita? Finean, jar dezakegupraktikan Donostia Zinemaldiaren historian emakumeek izan dutenparte-hartzea kontatzeko bestelako modu bat?