Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Zinemaldia 70 : Sziget a szárazföldön
ProiekzioTabakalera2021 Mar 20
Irudia: Judit Elek Mangi Kiss eta Ági Margitai aktoreen artean"Sziget a szárazföldön" (The Lady from Constantinople)-enestreinaldian Zinemaldian (1969). Zinemaldiko Artxiboa.
Sziget a szárazföldön (The Lady from Constantinople), JuditElek, Hungría, 1969, 79’
Bere iraganeko objektu desordenatuen artean oroitzapenezbizi den edadedun emakume bat etxebizitza txikiago batera aldatzea erabaki du.Finkatu ondoren, isolamendura baztertuko da berriro ere.
Z70 ikerketa proiektuak Kutxa Kultur Espazioan antolatutakoerakusketari lotuako saioa: Lehen urratsak. Donostiako Zinemaldiarenikusizko historiari buruzko beste ikuspegi batzuk (1953-1970)
2018ko urrian, Elias Querejeta Zine Eskolako (EQZE) lehenpromozioko ikaslez osatutako talde bat, Pablo La Parra ikertzaileak lagunduta,Martuteneko biltegira sartu zen. Sortu zenez geroztik, Donostia Zinemaldiak(1953tik) bere artxibo osoa gordetzen zuen bertan. Zinemaldiak berak eta EQZEkelkarrekin antolatuko zuten Zinemaldia70: istorio posible guztiak ikerketa-proiektu bat abiarazi zuenhorrek.
Hiru urte geroago, eta bi programa publiko bizkarreandituela, Zinemaldia 70 proiektuak 50 urte baino gehiago dituzten 30 irudizosatutako argazki-erakusketa batean egin du lan. Erakusketa hori Kutxa KulturEspazioan dago ikusgai otsailaren 24tik aurrera.
Zinemaldiaren argazki-funtseko eta Kutxateka bildumakomaterialak hartuta, Lehen urratsak. Donostiako Zinemaldiaren ikusizkohistoriari buruzko beste ikuspegi batzuk (1953-1970) erakusketaren bidezZinemaldiaren historia birpentsatu eta eguneratu nahi da, periferiatik, inoizikusi ez den ikuspegi batetik, glamour eta alfonbra gorrien ohikoirudietatik urrun. Erakusketaren edukia marrazten duen ildo nagusietako batekgaldera erraz bati modu bisualean erantzuteko helburua du: Donostian UrrezkoMaskorra lortzeko lehiarako hautatutako emakumezko lehen zinemagileak nor izanziren. Hiru baino ez dira izan, eta, orain arte, ez dute zinemaldiko ohikokontakizunetan parte hartu; Yuliya Solntseva, Tatiana Lióznova eta Judit Elekdira hiru emakume horiek, denak ere sobietar blokeko herrialdetakozinemagileak.
Solntseva 1964an izan zen Donostia Zinemaldikolehiaketan, Zacharovannaya desna (Desna sorgindua) lanarekin.Lióznovak 1966an hartu zuen parte Zinemaldian Rano utrom (Goizeangoiz) obrarekin. Judit Elekek, azkenik, 1969ko edizioan Sziget aszárazföldön (The Lady from Constantinople) film luzea aurkeztu zuen, etasaio honetarako berreskuratu dugu.
The Lady from Constantinople filmak cinema verité estilokoestetikak bere gain hartzen ditu kontzeptualki; estilo horrek Márta Mészárosenfilmografiako obra ugaritan ere eragina izan zuen; ordaindu ezin duenetxebizitza bat uztera behartutako emakume zahar bakarti bat deskribatzen diguobrak; Manyi Kiss aktoreak antzeztu zuen rol hori.
Hungariako zinematografiaren une bereziki eferbeszentebatean egin zuen Elekek bere pieza; izan ere, ordura arte gizonekmonopolizatuta zeukaten herrialde hartako industria: Istvan Szabó, MiklósJancsó, Istvan Gaál, Péter Bacsó, etab. Horrela, Eleken filmak, Márta Mészáros,Judit Ember, Livia Gyarmathy eta emakumezko beste zinemagile batzuk agertzearekinbatera, ahots‑aniztasunaren aldeko arrakala bat ekarri zuen, Lehenurratsak argazki-erakusketan deskribatzen den ildo garrantzitsuenetakobatekin hitz egiteaz gain: emakume zuzendarien ikusgarritasuna, kontuan izanikkasurik ez zaiela egin zinemaren istorio nagusietan.