2024 Abu 14
Arteleku-AUDIOLAB laborategia 2003an sortu zen musikaren eta soinuaren inguruko esperimentazioari laguntza emateko asmoarekin. Hamarkada batez, AUDIOLABek hainbat ekintza antolatu eta garatu zituen: lantegiak, jardunaldiak, kontzertuak, topaketak, eztabaidak, argitalpenak ,hitzaldiak, webguneak, nazioarteko elkarlan sareak eta beste hainbat proiektu. Soinu sorkuntzaren alorreko ikerketa, garapena eta proposamen hauen eragina abiapuntutzat hartuta, AUDIOLABek bertako eta nazioarteko artisten lana erakutsi eta lagundu zuen. Halaber, oinarrian soinuak artearen munduan eta, oro har, egungo gizarteetan duen rolaren garrantzia nabarmendu zuen.
Hemen duzun aukeraketak urte hoietan guztietan Artelekun garatu ziren hainbat ekintza biltzen dira, protagonisten elkarrizketak, jardunaldietako hitzaldi eta baita bertan jaso ta sortutako hainbat soinu ere. Azken finean entzumenari buruz eta entzumenarekin lan egiteak, nahitaez alor artistiko, dokumental, ikertzaile, sozial edo antropologikoen arteko mugetan dantza egiteak suposatzen baitu.