Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Asterik laburrena 2017
ProiekzioTabakalera2017 Mar 01 - 2017 Mar 05
Eiecine + Kimuak + Labo
Badator berriz ere LABO, Clermont Ferrand (Frantzia) film laburren jaialdiko sailik ausartena. Dagoeneko iada hamar urte baina gehiago dira Donostiarekin harremana hasi zuenetik. Negu bukaerako agendako klasiko txiki bati buruz ari garela esan genezake beraz. LABOn artista asko ikusi ditugu hazten: Nicolas Provost, Gabriel Abrantes, Sergio Oksman, Hayoun Kwon… Eta gu ere hazi gara LABOrekin: lehenengo, Kimuak, euskal laburmetrai onenen aukeraketa gehituz programaziora. Eta aurten, lehenengo aldiz, Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketako (EIECINE) irabazleak gehitu dira. Zinemaldian etorkizunera gehien begiratzen duen saila.
Hasiera batean film labur berritzaileenen inguruko lau proiekzio saioko proposamena, pixkanaka izenburuz eta aktibitatez betetako aste osoko programa bilakatu da. Aurten, proiekzio saioak osatuko dituen sorkuntza lantegi bat proposatzen da berriro: Bartzelonako CraterLab Laborategiko Luis Macías gonbidatu dugu zeluloide formatu txikienaren oinarriei buruzko lantegi bat ematera: Super 8 milimetroko lantegia filmatzeko, errebelatzeko eta esperimentatzeko. Eta, aldi berean, Anatomie du Labo erakusketa Arteuparten izango da ikusgai, sailean parte hartzen duten artisten material grafikoz osatua: marrazkiak, diseinuak, laminak, kuadroak... Badator berriz ere LABO, luze bizi bedi asterik laburrena!