Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Atlas_Plaka
LantegiTabakalera2025 Urt 29 - 2025 Abe 24
Fanzinea gorputz narratibo gisa.
Urteko proiektua, fanzineak adierazpen-, elkarrizketa- eta esperimentazio-tresna gisa dituen aukerak esperimentatzeko aitzakia. 10 saiotan zehar, fanzinea gorputz narratibo gisa aztertuko dugu.
Gorputza izaki bizidun bat osatzen duten sistema organikoen multzo gisa ulertuta, giza gorputzak emango digu fanzine gorputza esploratzeko aukera.
Saio bakoitzak giza gorputzaren zati bat izango du abiapuntu, eta hainbat dinamika proposatuko dira saio horretan bertan hasi eta amaituko dugun fanzine kolektibo baten edukia eta formatua lantzeko. Gure atlasa esku, garun, oin, ile, bihotz, begi, zilbor, bizkarrezur, heste eta larruz osatuta egongo da.
Saioak:
Urtarrilak 29 – Eskuak – gaztelaniaz
Lehenengo hitzordu honetan eskuak izango ditugu hizpide. Gorputzean zer funtzio duten eta horiek sortzeko, heltzeko, apurtzeko eta, kasu honetan, agurtzeko eta ongietorria emateko nola gai diren ikertuko dugu.
Otsailak 26 – Garuna – gaztelaniaz
Idazteko ariketa eta jolasen bidez, gure fanzine gorputzaren historia, oroitzapenak, nortasuna eta sekretuak sortuko ditugu.
Martxoak 26 – Oinak – euskaraz
Gure oinen eta lurzoruaren arteko harremana hartuko dugu abiapuntutzat. Lurzorua gure urratsen eta aztarnen lekuko izanik, omendu egingo dugu gure fanzinearen edukia osatuko duen ariketa dibertigarri batekin.