Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Pantaila Partekatuko bazkide guztiok egiten dugun zeharkakozikloetako bat da hau, eta lehenengo hiruhilekoko programazioaren barneannabarmendu egin nahi dugu. Klasikoa da dagoeneko; izan ere, urteak eman dituguformatu laburren inguruko interesa azaltzen eta aldarrikatzen.Helburua dairaupenen aniztasuna nabarmentzea sormena adierazteko beste aukera bat bezala.Urteak dira film laburrak “formatu txikitzat” jotzeari utzi genizkionetik.Askotan esan dugu beste arte batzuei buruz aritzean: literatur kontakizun laburrakbere tradizioa eta maisulanak dituen legez, Japoniako paisaia-miniaturakartearen historiara Gorteko olio-pinturaren parean gutxietsia izateko beldurrikgabe igaro den legez, film laburren eremua (edo film laburren eta luzeen arteko60 minutuko mugatik beherako filmena) bere arauak dituen eremua da, eta aukeraeta talentu guztietarako lekua du.
Urteak dira arreta ematen hasi ginela, Clermont-FerrandenLABO atalari begira. Ondoren, film laburrei buruzko astea egitera jo genuen,eta gerora hilabete izatera igaro zen. Orain beste leku batean gaude; izan ere,gure programazioan etengabe ageri dira film laburrak, egutegi osoan zehar.
“Unibertso labur” honetan Donostiako Zinemaldiko filmlaburretarako atal propioa nabarmendu nahi dugu, NEST izenekoa: hamarkada batbaino gehiago igaro da antolakuntzan laguntzen dugula. Halaber,Zabaltegi-Tabakalera atalean film laburrak txertatzen ditugu: bertan, formatuguztiak aritzen dira sari bera irabazteko lehian, iraupena gorabehera.
Lehenengo hiruhileko honetan 50 bat film labur programatuditugu, zinema mututik gaur egunekora artekoak, Kimuak-eko filmlaburretatik Zineskolako saio laburretara, Buñuelen obra laburretik aurtengoSSIFF edizioko NESTeko film irabazleetara, eta abar.
Nolanahi ere, lehenengo hiruhilekoari loturik nabarmendutakohorrez gain, garrantzitsuena da egiaztatzea Tabakaleraren pantailan formatulaburraren presentzia etengabea dela, eta hala izango dela. Programazioan filmlaburrak agertzeak ez du ezohiko izan behar, ezpada arrunt; izan ere, xedea da,bai iraupenari, bai estiloari, bai sentsibilitateei dagokien aniztasunaartatzea.
Film laburra genero eta eremu propio gisa, baisorkuntza-ibilbidea hasteko, bai film luze baten eta beste baten arteanitzultzeko espazio legez, bai espazio bakar eta propio legez.