Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Fokua : Zinemaldia + Plus (2023)
ProiekzioTabakalera2023 Mar 23 - 2023 Urt 01
Zinema Tabakaleran bizi da urteko 365 egunetan eta Donostiahamabi hilabeteko zinemaldia da.
Euskaraz, Zinemaldia hitzak “zinema-garaia” esannahi du; zehazki, dagoeneko Donostian irailean egiten den bederatzi egunekoekitalditik harago doan garaia.
Hainbat zinemaldik galdetzen dute, hala zinemaren industrianola zinemaldiak mutatzen eta beren lekua aurkitzen saiatzen ari diren garaigorabeheratsu honetan, norantz jo beharko duten etorkizuneko zinemaldiek.Donostiako Zinemaldiak estrategikoki egin du urte osoko zinemaldiaren alde.Horrek egiten du, besteak beste, zinemaldi hau bereizi: Tabakalera eraikineandauden erakunde bazkideei esker egutegi luzean zehar egin daiteke, eta proiektueta zinemagileak babes daitezke urte osoan.
Hori dela eta, Zinemaldia, gaur egun, filmak proiektatzeko,ikusarazteko eta sustatzeko esparruetatik askoz harago doa.
Zinemaldi eta egitarauekin egin ohi den hamabi hilabetekohautaketa- eta lankidetza-jardunari bestelakoak ere gehitu zaizkio:zinema-proiektuak egiteko egoitzen bultzada (Ikusmira Berriak), Elías QuerejetaZine Eskola fundazioa eta bere partaidetza, Zinemaldian Pentsamendua eta Eztabaidaizeneko arloa sortu izana, Zinemaldia 70: historia posible guztiak artxibo-proiektua,zinemari buruzko askotariko argitalpen eta ikerketetako partaidetza(adibidez, Zine aldizkaria) eta Tabakaleraren Pantaila Partekatuarenprogramazioa.
Hain zuzen, hemendik aurrera Zinemaldiak partaidetzaaktiboagoa izango du Pantaila Partekatuan, eta hileroko programazioa eskainikodu Zinemaldia + PLUS izeneko foku baten bidez. Urrian eta azaroan 68. edizioansaritutako zenbait emakume zinemagileren aldez aurreko film laburrakberrikusiko dira; ondoren, beste saio batzuen artean, honako hauek eskainikodira: Zinemaldia 70: Historia posible guztiak proiektuarenikerketekin lotutako programa publikoak, elkarrizketak Ikusmira Berriak-ekoegoiliarren obrekin edo Zinemaldia Eraikitzen irakasgaian (Elías Querejeta ZineEskolan irakasten dute zinemaldiko taldekideek ezagutza eta esperientziakpartekatzera datozen pertsona entzutetsuen gutun zuriak).
EGITARAUA
Urtarrilak 30, larunbata, 19:00
ZINEMALDIA + PLUS
Lehen urratsak / Narratiba berriak
Gorria, Maddi Barber, Espainia, 2020, 22'
Euritan, Arantza Santesteban e Irati Gorostidi,Espainia, 2017, 21'
Luisa no está en casa, Celia Rico, Espainia, 2012, 19’
Otsailakk 18, osteguna, 19:00
ZINEMALDIA + PLUS
Lehen urratsak / Nest + PLUS (69’)
Cualquier ventana en la que esté, Magdalena Orellana,Espainia, 2020, 11'
A better Tomorrow, Haohao Yan, AEB, 2018, 7'
The Speech, Haohao Yan, AEB, 2019, 25' (Nest 2020 aipamenberezia).
The Long Night, Ashmita Guha, India, 2013, 5’
Catdog, Ashmita Guha, India, 2020, 21’ (Nest 2020 film laburonenari saria)