Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Ikasgelatik laborategira (2017)
Topaketa2017 Mai 05
Eskola eremuan laborategia deitzen diogu ikasleei hainbatezagutza, konpetentzia edo gaitasun esperimenzio praktiketan oinarrituzhelarazteko erabiltzen diren espazio edo zeharkako praktikei. Espazio etapraktika hauek dira modu ireki, dinamiko, kritiko, praktiko eta kolaboratiboagobatean sortzea ahalbidetzen dutenak. Laborategia hezkuntzaren berrikuntzarakoespazio gisa ikusten dugu, ikasleak sormena, talde lana edota autonomia etainiziatiba bezalako beste konpetentzia batzuk bereganatzen dituen tokia.Hezkuntzako profesionalei zuzendutako Ikasgelatik laborategira topaketen asmoazenbait galderei erantzuna eman eta zalantza berriak sortzea da. Zein oztopoaurkitzen ditugu laborategi irekiak sortzerako garaian? Eta nola gainditu? Nolamoldatzen ditugu metodologiak, material didaktikoa etab. teknologia berrietara?Nolakoak dira sormenerako espazioak? Horrez gain, hezitzaile askok egunerokoanegiten duten lana bistaratu nahi izan du Ikasgelatik laborategira ekimenak,Hirikilabsen lan ildo hau martxan jartzeko inspirazio iturri eta motor izanbaitira. Horretarako Laborategi irekiak sortzeko jardunbide egokien gidaliburuaaurkeztu zen, azken urte eta erdian hezkuntza arloko hainbat profesionalekHirikilabsen egindako hausnarketa lanaren emaitza, Susanna Tesconik idatzia.Ekitaldiak hezkuntza eraldatzeko lanean ari diren irakasle eta profesionalensarea bultzatzea izan du helburu, eta hezkuntza eremuan laborategiak abianjartzeko inspirazio izan daitezkeen zenbait eragileren lana ezagutaraztea.
Programa
9:30 Parte-hartzaileen akreditatzea
9:45 Ongi etorria eta ekitaldiarenaurkezpena
10:00 Laborategi irekiak sortzeko jardunbide egokien gidaliburuaaurkeztea. Susanna Tesconi
11:00 Atsedena eta hamaiketakoa
11:15 Esperientzienaurkezpen hitzaldiak Lucía Arias (FACT): Laborategi pentsamentua izatea,instituzioek eginez ikasi al dezakete? Inés Bebea (Ondula): Teknologiazalantzan jarri mundua ulertzeko Ista Boszhard (Waag Society): Teacher MakerCamp esperientzia
13:30 Bazkaria Tabakaleran
15:00 Desblokeorako estrategiak.Jarduera praktikoa Nola finantziatu laborategien sorrera? Dinamizatzailea JabiLuengo Laborategien kudeaketa ikasle, iraskale eta eskola komunitateareneskuetan. Dinamizatzailea Jokin Lacalle Laborategiak kurrikulumean txertatzen.Dinamizatzailea Eneko Apalategi Zer egin proiektu bat trabatzen denean.Dinamizatzailea Ibon Burgoa Emozio kudeaketarako estrategiak. DinamizatzaileaSusanna Tesconi Programazioari beldurra. Dinamizatzailea Iñaki Zarauz
16:30Material didaktiko irekia sortzeko Hirikilabsen deialdiaren aurkezpena