Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Irekiera programa (2015)
InaugurazioTabakalera2015 Ira 11 - 2015 Ira 13
Tabakalerak ateak zabalduko ditu, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentro bilakaturik, lau urtez luzatu diren lanen ostean. Hori ospatzeko, makina bat jarduera berezi antolatu dugu: performanceak, artista gonbidatuak, musika emanaldiak, erakusketak, bisitak, lantegiak eta proiekzioak, besteak beste.
Gurekin izango ditugu, besteen artean, Idoia Zabaleta eta Nilo Gallego, Chus Domínguez eta bere Orquestina de Pigmeos-ekin batera, Anna Manubens eta Soledad Gutiérrez, erakusketako komisarioak, Pablo Marte eta Marion Cruza, tabako fabrikako langile-ohiekin batera garatutako proiektua aurkezten, Alex Mendizabal eta Pierre Berthet, soinu-instalazio banarekin, Cristina Lucas eta Quim Pujolen performanceak, Dora García eta Roger Bernat, Manu Uranga eta Isidoro Valcárcel Medina, Nadia Barkate, Anaïs Tuerlickx, Las Raras, Lyncoln Diniz eta Rosa Casado, Mike Brookes-ekin.
Familiei zuzendutako lantegi eta proiekzioak ere izango ditugu, Muelle 3, Maushaus eta Marc Vivesen eskutik, baita bideojokoekin lotutako lasterketa eta tailerrak, HorKonpon saio bat, eta live coding lantegia eta How to Make saioa Hirikilabsen. Eta egun batez DJ izan nahi baduzu, horretarako ere izango duzu aukera.
Eta hau hasiera besterik ez da. Zuen zain egongo gara!