Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Lantegi irekiak. Negua (2025)
AurkezpenTabakalera2025 Mar 14 - 2025 Mar 15
Aurtengo Lantegi Irekietan Tabakalerako Artisten Guneak une honetan laguntzen dituen sortzaile egoiliarren proiektuak ezaguteko aukera eskainiko du. Bi egunetan, martxoaren 14an eta 15ean, publikoak Tabakalerako espazio horretan bizi diren artistak ezagutzeko aukera izango du, baita erresidentzia programen laguntzarekin garatzen ari diren proiektuak ere.
Estudio Irekien edizio honetan bost artistek hartuko dute parte:
Alba Fernandez Maider Garayo Clara Montoya Claudix Vanesix Iñigo Villafranca
Gainera, aurten DJ saio bat izango dugu: ostiralean, martxoak 14, 18:00etatik 20:00etara DJ ines ariko da zuzenean.