Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Liburutegiaren eguna (2023)
Topaketa2023 Urr 22 - 2023 Urr 24
Urtero bezala, eta urriaren 24an ospatzen den Liburutegien Egunari begira, Koldo Mitxelena Kulturuneak, Donostia Kulturak eta Tabakalerako, Medialab sorkuntza liburutegiak egitarau berezia antolatu dugu elkarrekin. Aurtengo programaren leloa “Liburutegia eduki sortzaile, elkarlanean” izango da, eta gai horren inguruan egingo ditugu hainbat lansaio zein programa publiko.
Liburutegietan eman eta sustatzen diren harreman, dinamika eta erabilera anitzek edukiak sortzeko daukaten ahalmena izango dugu hizpide horrenbestez, eta ez bakarrik hizketagai, izan ere hori bera bultzatzeko ariketa kolektiboa izango baita programaren muina. Urriaren 24an abiatuta eta datorren udaberrira bitartean, hiru lan ildoetan oinarritutako sormen-prozesuak pentsatu eta burutuko ditugu, elkarlanean:
- Irakurketa gomendioak elkarri nola egin. Modu ezberdinetan jaso eta zabaltzen dira liburutegietan erabiltzaileen eta liburutegiko langileen gomendioak. Modu horiek aztertuko dira, hobetzeko eta sistematizatzeko helburuz.
- Edukiak bildu eta zabaltzeko dinamika kolaboratiboak. Gure espazioetan liburu, argazki, idatzi eta abarrak gordetzen ditugu maiz, eta herritarrekin elkarlanean horiek identifikatu, deskribatu edo zabaltzeko estrategia berriak esploratu nahi ditugu.
- Liburutegietan sortzen diren gogoeta eta pentsamendu trukaketei euskarri fisiko bat nola eman. Fanzinea, liburuxka, ikusentzunekoa,,, euskarri ezberdinak inmateriala izan ohi dena ez dadin gal.
Urriaren 24an Tabakalerako Medialaben egingo dugun saio irekian hiru zutabe hauen arabera taldekatuko gara eta gerora martxan jarriko ditugun prozesuak definituko ditugu hiru adituen laguntza baliatuta. Aipatu adituak Oskar Hernández, Alicia Sellés eta Alicia Rey izango dira, horrelako laborategietan eskarmentu handikoak hirurak.
Horrenbestez, dinamika interesgarri honetan parte hartu nahiko duten profesional zein herritar orori deialdia zabaldu nahi diegu, eta FORMULARIO HAU betez izena emateko gonbidapena ere bai.
Egitaraua osatze aldera beste jarduera hauek ere prestatu ditugu aste horretan, betiere elkarlanean eta aurtengo leloaren harira:
Urriak 22, 19:00. Zine emanaldia. Tabakalera
MONES COM LA BECKY (Joaquim Jordà, Núria Villazán, 1999. 94’)
Urriak 24. Tabakalera (Medialab) -- Saio irekia
9:00-9:15 Harrera
9:15-9:45 Ongi etorria eta dinamikaren aurkezpena
9:45-10:15 Lan ildoen azalpena eta taldeen banaketa
10:15-10:45 Kafe atsedena
10:45-13:00 Lan dinamika
13:00-13:30 Proiektuen aurkezpena
13.30-14:00 Agurra eta topa
Urriak 24, 19:00. Udal Liburutegi Nagusia (San Jeronimo kalea)
LA BIBLIOTECA DE FUEGO. María Zaragoza idazlearekin solasean.