Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Nest. Film Students (17. 2018. Donostia / San Sebastián)
TopaketaTabakaleraTabakaleraTabakalera2018 Ira 21 - 2018 Ira 29
Nest Film Students mundu zabaleko zinema eskoletatik etorritako ikasleen topaketa bat da. Ikasle hauen lanak aurrez aukeratuak izan dira, euren laburmetraiekin proiekziotan parte hartzeko baita hitzaldi eta industriako profesionalek prestatzen dituzten master class-etan jarduteko ere. Aukeratutako filmak publiko orokorrari irekitako saioetan aurkeztuko dira eta hauek antolatutako lehiaketan parte hartzen dute. Horrela, ikasleak, izen handiko zinemagile batek zuzenduta, Panavision Sariaren irabazlea hautatuko dute. Bestalde, berariazko epaimahai batek; euskal zentroetako ikasleek eratuta, HUHEZI-ko irakasle batek koordinatuta eta Orona Fundazioko Garapen Zuzendaritzak zuzenduta Orona Saria esleituko du, sailaren laburmetrai berritzaileenari.
Nest Film Students, Tabakalera - Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren laguntzarekin antolatzen da. Gainera, Panavision eta Orona Fundazioa ditu laguntzailetzat eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren legatuaren parte da.