Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Nest. Film Students (18. 2019. Donostia / San Sebastián)
TopaketaTabakaleraTabakaleraTabakalera2019 Ira 23 - 2019 Ira 27
Nest Film Students lehiaketaren XVIII. edizioak hamalau filmlabur aukeratu ditu 46 herrialdetako 186 eskolek aurkeztutako373 lanen artean. Donostia Zinemaldiaren 67. edizioaren esparruanegingo da zinema-ikasleen nazioarteko topaketa hori, eta herrialde hauetakofilm laburrak hautatu dira: Alemania, Argentina, Belgika, Txile, AEB, Espainia,Frantzia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika eta Errusia. Zifrahoriek aditzera ematen dutenez, urtebetean %34 hazi da eskola parte-hartzaileenkopurua, eta %22, aldiz, jasotako film laburrena.
Donostia Zinemaldiak eta Tabakalera - Kultura GaraikidearenNazioarteko Zentroak antolatzen dute topaketa, mundu osoko zinema-eskoletakoikasleen lanak ezagutarazi nahian. Bost egunez, irailaren 23tik (astelehena)27ra (ostirala), beren film laburrak erakutsiko dituzte gazteek, eta eskolamagistralak jasoko dituzte Donostiara filmak aurkeztera datozen zinemagintzakoprofesional handien eskutik. Iaz, Alexander Payne, Peter Strickland,Jaime Rosales, Albertina Carri eta Virgil Vernier zinemagileek partekatuzituzten ezagutzak ikasleekin. Ikusleek, ikasleek eta profesionalekTabakalerako zinema-aretoan ikusi eta iruzkinduko dituzte hautatutako filmlaburrak.
Aurten ere, mundu osoko zinemagileen kezka garaikideakaztertuko dituzte Zinemaldiko sail gazteeneko film laburrek, identitateari,maitasunari, lanari, etorkizunari, desirari, indarkeriari eta zalantzaexistentzialei buruzko istorioak jorratuz. Baina, aurtengo Nest sailean hainbatlan zeharkatzen dituen joera bat nabarmendu beharko bagenu, hitz bakarreanlaburbilduko genuke: familia. Hain zuzen, familiaren presentziak, gabeziak,familia-eredu berriek, halako harremanen etorkizunak eta halako loturenintimitateak osatzen dute filmen egitura: ama ezkongabe baten egunerokoa, etaanai-arreba errusiar batzuek dolu-egun batean bizi duten tentsio emozionala;japoniar amona baten 16 milimetroko erretratua, eta bizitzako eta garaipolitiko bateko oroitzapenak gordetzen dituen familia-artxiboa; munduan beretokia bilatzen ari den hainbat pertsonaiaren bakardadea, eta norbaitek heldubihurtzear dagoela jakitean –sute batean soilik jakin daitekeen bezala– biziduen emozioa.
Lehenengo aldiz, Elías Querejeta Zine Eskolak (EQZE)aurkeztutako lan bat sartu da aukeran; izan ere, Zinemaldia, Tabakalera etaEuskadiko Filmategia partaide dituen erakunde horretatik dator La enormepresencia de los muertos film laburra. José María Avilések (Cuenca,Ekuador, 1988) sortu du, zinema-ikasketak osatzeko Donostiako eskolanSorkuntzako graduondoa egiten ari den ikasle batek. Film laburraren hasieran,margotzaile batek parkeko bankuan nahita utzi duen mugikorra aurkituko du neskabatek.
Martín Rejtman argentinar zuzendaria eskolaparte-hartzaileetako ikasleek osatutako epaimahai berezi baten presidentea izangoda. Elkarrekin erabakiko dute nork irabazi duen Nest Film Students saileko filmlabur onenaren saria, eta aukeratutako proiektuaren zuzendariari emango zaio.Orona Fundazioa da sariaren babeslea, eta aurten, diru kopurua bikoiztu eta10.000 eurokoa izango da. Rejtmanek (Buenos Aires, 1961) lan nabarmenak eginditu: Silvia Prieto (1999) Made in Spanish sailean proiektatuzen; Los guantes mágicos (2004) Argentinako film onenaren FIPRESCIsariaren irabazlea izan zen, eta Horizontes Latinos sailean parte hartu zuen;eta Dos disparos (2014) ere sail berean aurkeztu zen, Locarnonlehiatu eta gero. Orain arte egin duen azken lana, Shakti (2019),Berlingo zinema-jaialdiko film laburren Sail Ofizialean lehiatu da. ZuzendariaTabakalerara itzuliko da, bertako zinema-pantailan eskaini zitzaion atzerabegirakoaren ondoren eta 2016an hor zinema-lantegi bat irakatsi eta gero.
Talentu berriak sustatzeko estrategiaren barruanZinemaldiaren atal garrantzitsuenetako bat da Nest Film Students, eta jadanikhasia da fruituak ematen. Aurten, Oren Gerner (Petah-Tikva, Israel, 1984)zinemagileak New Directors sailean aurkeztuko du Africa, berelehenengo film luzea, Greenland izeneko graduazio-film laburrarekinNest Film Students saria lortu zuenetik bost urte igaro direnean. DonostiaZinemaldia eta Tabakalera dira sailaren antolatzaileak, eta Donostia 2016Europako Kultur Hiriburuaren ondarearen parte da.
ADULTS
ZHENYA KRYUKOVA (ERRUSIA)
Higher courses of scriptwriters and film directors (Errusia)
Bi anai-arreba berriz elkartuko dira aitaren hiletan. Anaiakhotza dirudi; arreba, berriz, minduta eta minbera dago, argi eta garbi. Oraingurasoak joan zaizkie, eta ezerk ez ditu lotzen. Orduan, zergatik kostatzenzaie horrenbeste ezezagun bihurtzea?
BENÈZE / AT EASE
VINÍCIUS GIRNYS (FRANTZIA)
ENSAV (Frantzia)
Bizitza erraza eta xumea da itsaso alboko etxe txiki batean;biztanleak itsasaldien arabera bizi dira. Baina gertakari zorabiagarri bateklasaitasuna galaraziko du.
CHIYO
CHIEMI SHIMADA (ERRESUMA BATUA - JAPONIA)
Kingston School of Art (Erresuma Batua)
Chiyo zinemagilearen amonaren erretratua da. Filmakfamiliari, intimitateari eta zahartzaroari buruz hausnartuko du, Yashioko(Saitamako prefektura) eguneroko bizitzako uneen bitartez, hasi udako azokatiketa erritual budistak arte.
DRIFTING
HANXIONG BO (TXINA)
EM CASO DE FOGO / IN CASE OF FIRE
TOMÁS PAULA MARQUES (PORTUGAL)
Escola Superior de Teatro e Cinema (Portugal)
Uda da Portugaleko landa-eremuan, eta bertako festakospatzen ari dira. Chicok ezin du burutik kendu herrian beste haur batenaurka egin duten gorroto-krimena. Isilpean, harreman estua zuen harekin. Bidaiahorretan, lagunen presioa dela eta, gizartearen estandarrak betetzen eta berebeldurrak eta desirak ezkutatzen saiatuko da Chico.
FIEBRE AUSTRAL / AUSTRAL FEVER
THOMAS WOODROFFE SILVA (TXILE)
Escuela de Cine y Televisión - Universidad de Chile (Txile)
Amanda emakume adeitsu eta bakartia bere seme Danielekinbizi da Txile hegoaldeko mendikatean. Octavio, Danielen laguna, nahigabezaurituko da basoan ehizan ari direla. Amanda arduratuko da hura sendatzeaz,eta harreman estua garatuko du haurrarekin. Konturatuko dira zauriarekikokontaktuak plazera ematen duela, mendetasuna sortzeraino.
FREISCHWIMMER / LEARN TO SWIM
GAYA VON SCHWARZE (ALEMANIA)
Deutsche Film- und Fernsehakademie Berlin - DFFB (Alemania)
GREATA (NAUSEA) / GREATA
GERARD GIL, JANA JUBERTS (ESPAINIA)
Universitat Pompeu Fabra (Espainia)
Iván triste dago, bikotekideak, Merik, duela gutxi utziduelako. Alexek gau osoan jasan behar izan du, festan zeuden bitartean. Eguzkiaateratzen denean etxera joatea erabakiko dute, baina automobilean ezusteko batizango dute zain: aurpegian zauria duen gazte batek laguntza eskatuko die.
HRA / PLAYING
LUN SEVNIK (TXEKIAR ERREPUBLIKA)
FAMU - Film and TV School of the Academy of Performing Artsin Prague (Txekiar Errepublika)
Borisek eta Hugok, 16 urteko bi lagunek, arma bat erosikodute. Zuzeneko igorpen baten bitartez, ordubetean dena amaituko dela iragarrikodute Interneten. Boris ziur dago erabakiaz, baina Hugok zalantzak dituoraindik. Haien bizitzaren azken uneetan, desira, beldurrak, oroitzapenak etaezereza nagusituko dira streaming bidezko igorpenean.
I WAS STILL THERE WHEN YOU LEFT ME / I WAS STILL THERE WHENYOU LEFT ME
MARIE MC COURT (BELGIKA)
IAD (Belgika)
Neskatxa bat sutetik salbatuko du bere bizilagun gazteak.Apartamentu batean gordeko dira, eta handik sutan ikusiko dute eraikina.
LA ENORME PRESENCIA DE LOS MUERTOS / THE PRESENCE OF THEDEATH
JOSÉ MARÍA AVILÉS ENDARA (ARGENTINA - EKUADOR)
Elías Querejeta Zine Eskola (Espainia)
Margotzaile batek parkeko banku batean utziko du mugikorra,apropos, bere azken soldata kobratu eta jaioterrira bidali ondoren. Handikgutxira, neska batek aurkitu eta beretzat hartuko du, hutsera igorritako mezubat izango balitz bezala; deika duen mezu bat, azkenean hildakoen presentziaitzela azalduko diona.
MATERNITÉ / MATERNITY
NATALIYA ILCHUK (FRANTZIA)
Le Fresnoy - Studio national des arts contemporains(Frantzia)
Ama izateak neke fisiko eta emozional etengabea ekar dezake.Filmak neke horri buruz hitz egingo digu.
MORGEN / TOMORROW
BO VLOORS (BELGIKA)
LUCA School of Arts (Belgika)
Haur eta gazteak heldurik gabeko mundu batean, planetaarrotz batean bezala. Filmak mikrokosmos hori aztertuko du, eta denbora nolaematen duten erakutsiko digu: nola jolasten diren, nola igotzen direnzuhaitzetara, ia beti taldean eta lagunekin. Baina, batzuetan, bakarrik egoneta sentitzen dira.
UNA SOMBRA OSCILANTE
CELESTE ROJAS MUGICA (ARGENTINA)
Programa de Cine de la Universidad Torcuato Di Tella(Argentina)
Celeste argazkilari gaztea bere aitaren negatibo-artxibozaharrean barrenduko da. 70eko eta 80ko hamarkadetan Txileko diktadurari aurkaegin eta Ekuadorren erbesteratutako argazkilari bat da aita. Argazkien bidez,haren oroitzapen iheskorrei heltzeko modu bat aurkituko du, eta borrokarenesanahiari, erbestearen dentsitateari eta orainarekin bizitzeko moduari buruzgaldetuko dio bere buruari.