Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Nest. Film Students (19. 2020. Donostia / San Sebastián)
TopaketaTabakaleraTabakaleraTabakalera2020 Ira 18 - 2020 Ira 26
68. Donostia Zinemaldia
Nest-en mundu osoko zinema-eskoletako ikasleak biltzen dira, beren lanak aukeratuak izan ondoren, beren film laburren emanaldietan, solasaldietan eta industriako profesionalek ematen dituzten eskola magistraletan parte har dezaten. Prestigioko zinemagile bat izaten da saileko epaimahaiko burua eta, ikasleekin batera, film irabazlea hautatzen du, zeinak Nest-eko film labur onenaren saria jasotzen baitu, Orona Fundazioak babestuta.
Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroarekin lankidetzan antolatzen da Nest, eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak utzitako ondarearen parte da.