Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Nest. Film Students (21. 2022. Donostia / San Sebastián)
TopaketaTabakalera2022 Ira 16 - 2022 Ira 24
Nest Donostia Zinemaldian zinema-ikasleentzat egiten denfilm laburren nazioarteko lehiaketa da. Mundu osoko zinema-eskoletako ikasleakbiltzen dira, beren lanak aukeratuak izan ondoren, beren film laburrenemanaldietan, solasaldietan eta industriako profesionalek ematen dituzteneskola magistraletan parte har dezaten.
Hautatutako lanen artean, bereziki sortutako epaimahai batekNest Saria aukeratuko du. Sari hori hautatutako proiektuaren zuzendariariemango zaio, zeinak 10.000 euro jasoko dituen.
Urtetik urtera, Nest lehiaketa finkatuz joan da Zinemaldiko sailgarrantzitsuenetako gisa, talentu berrien hazitegi den aldetik. Iazko edizioan,hain zuzen ere, Zabaltegi-Tabakalera sailean aurkeztu zen El granmovimiento, Kiro Russo zinemagilearen bigarren film luzea. 2015ean Russoren NuevaVida laburmetraia saritu zen Nesten. Era berean, Isabel Lamberti (Laúltima primavera, 2020), Grigory Kolomytsev (Chupacabra, 2020) eta Oren Gerner (África,2019) bezalako zinemagileak sail honetan hasi zuten euren ibilbideak, nonDonostiako Zinemaldian eta nazioarteko zirkuituko beste hainbatzinema-jaialdietan beren filmak aurkeztu dituzte.
Donostia Zinemaldiak eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko ZentroakNest saila elkarrekin antolatzen dute.