Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
NEST. Saritutako film laburren proiekzioa (2022)
ProiekzioTabakalera2022 Ira 16 - 2022 Ira 25
Donostia Zinemaldian (SSIFF) egiten den datetan, urtero,NEST izeneko zinema ikasleen topaketa hartzen du gure hiriak (eta Tabakalerak).Mundu osotik etorritako ikasleek hartzen dute parte bilkura horretan, harremansareak landu, proiektuak partekatu eta norberaren lehenengo film esperientziakaurkezteko.
Medialaben, urtero ere, dagoeneko 21 edizio izan dituen NESTtopaketan sarituak izan diren pelikulak proiektatzen ditugu, etengabe etasarrera irekita, gure Estudioan, ezagutu nahi dituen edonork ikus ditzan.
Datozen urteetan entzutetsuak izango diren zinemagileak eretartean egongo dira, ziur.