Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
POV (2025)
TopaketaTabakalera2025 Urt 23 - 2025 Ots 20
Kultura digitala kolektiboki irensteko topaketa.
Hilean behin kultura digitalak sortutako fenomenoak, mirariak, produktuak eta hondarrak irensteko, partekatzeko eta eztabaidatzeko elkartuko gara. NPC edo AI companions bezalako gai berrienetatik hasi eta denboraz kanpoko gaietaraino, hala nola Fedibertsoa edo folklore digitala. POV saioak talde-terapia moduko bat dira, gaur egun elkarrekin bizi diren errealitate askotarikoak eta hibridoak, eta teknologiak haiengan duen eragina, nabigatzen laguntzeko.
Topaketa bakoitzaren aurretik, irakurketa, ikuste, entzute eta/edo jolas-materialen zerrenda txiki bat partekatuko da parte-hartzaileekin, eta modu aktiboan ekarpenak egitera gonbidatuko dira, erlazionatutako beste eduki batzuk gehituz. Saioan zehar, material guztiak partekatuko dira, komunean jartzeko eta horien inguruko elkarrizketei ekiteko.
Saioak:
Urtarrilak 23 – Zabor Digitala
Digitaltasunak zer hondakin mota sortzen dituen ulertzen saiatuko gara, zer hartzen dugun zabortzat eta zer ez, zer egiten dugun horrekin eta nola alda genitzakeen gure ohiturak, nahi izanez gero.
Otsailak 20 - Fedibersoa eta sare korporatiboen alternatibak Hainbat konpainia teknologikoen jabeek babestutako Trumpen AEBko gobernuaren itzulerak, haienganako gaitzespen handia eragin du. Asko dira sare sozial korporatiboen, mezularitza aplikazioen eta eduki plataformen aurka agertu diren pertsonak. #vamonosjuntas bezalako kanpainek, Fedibertsoa osatzen duten espazio digital alternatiboetara migrazioa sustatu dute, non aplikazio deszentralizatu eta autogestionatuak, datu pribatuen komertzializaziori, publizitaterik eta edukien kudeaketa algoritimikoari uko egiten dioten.
POVeko saio honetan, gizartearen erantzuna eragin duten arrazoiei, dauden alternatibei eta funtzionatzeko moduei buruz hitz egingo dugu.
Martxoak 13 – Gamifikazioa
Hainbat arlotan, hala nola irakaskuntzan, kulturan edo marketinean ematen den gamifikazioaz, mekaniken erabileraz, logikez eta jokoen elementuez eztabaidatuko dugu. POVen azken saioko partaideek proposatua, bizitzaren ludifikazioaz eta bere abantaila eta eragozpenez hitz egingo dugu, baita bideojokoen popularizazio izugarriaz ere, zinearen edo musikaren gainetik entretenimenduaren industriarik garrantzitsuena bihurtuz.