Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa (11. 2012. Donostia - San Sebastián)
TopaketaTabakalera2012 Ira 26 - 2012 Ira 28
Donostiako Zinemaldiaren 60. edizioa. Mundu zabaleko zinema eskoletatik etorritako ikasleen topaketa bat da. Ikasle hauen lanak aurrez aukeratuak izan dira, euren laburmetraiekin proiekziotan parte hartzeko baita hitzaldi eta industriako profesionalek prestatzen dituzten master classetan jarduteko ere. Aurkeztutako laburmetraien lehiaketa bat ere antolatzen da eta ikasleak izen handiko zinemagile batek zuzenduta, Panavision Sariaren eta Freak Agentzia Sariaren film irabazlea hautatuko dute. Epaimahaikideek gainera, Canneseko Zinemaldiko Short Film Cornerrean parte hartzerik izango duten hiru zuzendarien izenak aukeratuko dituzte.