Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa (13. 2014. Donostia - San Sebastián)
TopaketaTabakalera2014 Ira 23 - 2014 Ira 26
Donostia Zinemaldiak eta Tabakalera-Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Guneak elkarlanean antolaturiko Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketak (EIECINE), ikus-entzunezkoen arloko esperientziak eta ikaskuntza elkarbanatzea du helburu. Topaketa honek, gainera, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren babesa du, ekimen horrek sustatu nahi dituen tokien eta lan moduen adierazgarria baita.
Bi berrikuntza nagusi izango dira Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa honetan: Orona, Torino Award eta BioBio Sariak banatzea eta, honez gain, topaketa lau egunetara luzatzea, Irailaren 23tik 26ra bitartean ospatuz, hain zuzen ere. Gainera, bi masterclass ospatzea aurreikusten da, Marjane Satrapirekin bat eta, bestea, Borja Cobeaga eta Fernando Francorekin.
Sariak
Epaimahai berezi batek, bestetik, Topaketan parte hartuko duten eskoletako ikasleez osatutakoa, eta zinema munduko profesional ezagun bat buru izango duenak, sarien irabazleak aukeratuko ditu lehiaketan parte hartuko duten hamalau laburmetraien artean. Aurten, lehenengo aldiz, bi sari berri banatuko dira: Torino Award-a eta BioBioCine–DuocUC Saria.
Panavision Saria. Bi sariren artean aukeratu ahalko du; lau astez filmatzeko Genesis HD kameraren eta Primo lente estandarren lagapena edo 10.000 €-ko mailegua Panavision materiala alokatzeko. Saria hautatutako film laburraren zuzendariari emango zaio.
Freak Agentziaren Saria. Film labur irabazlea, filmaren balio artistikoaren arabera, aukeratutako 50 nazioarteko zinema jaialditara aurkezten eta doan bidaltzen du Freak Agentziak. Era berean, nazioarteko salmentak kudeatuko ditu mundu osoan, film laburra ekoitzi duen eskolaren herrialdean izan ezik.
Epaimahaiak zehaztuko du, halaber, nor izango diren Canneseko hurrengo zinema jaialdiaren Short Film Corner-en parte hartzeko aukera izango duten hiru zuzendariak.
TorinoFilmLab-eko ordezkari batek Torino Award Sariaren irabazlea hautatuko du. Honen bitartez, saritutako zuzendariak TFL-eko edozien programatan parte hartzeko aukera izango du.
BioBio Sariaren bidez Panavision sariaren eta Freak Agentziaren sariaren irabazleek BioBio Cine, Festival Internacional de Concepción-en (Txile) parte hartzeko aukera izango du.
Orona Fundazioak Zinema Ikasleen Nazioarteko XIII. Topaketa babestuko du, film labur berritzaileenari 5.000 €-ko saria emanez. Sariaren epaimahaia Mondragon Unibertsitateko (Huhezi) eta Esciviko (Andoaingo Zine eta Bideo Eskola) ikasle talde batek osatuko du, Mondragon Unibertsitateko irakasle batek koordinatuta, Orona Fundazioko Garapen Zuzendaritza buru dela.
Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketaren antolatzaileak Donostia Zinemaldia eta Tabakalera-Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa dira. Topaketak Donostia/San Sebastian 2016ko Europako Kultur Hiriburua ekimenaren laguntza dauka. Ekimen horrek ikus-entzunezkoen sorkuntza etengabe babestea du helburu, Donostia formatu txikiko edo ertaineko ekoizpenaren arloko erreferentzia izan dadin Europa osoan.