Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa (14. 2015. Donostia - San Sebastián)
TopaketaTabakaleraTabakalera2015 Ira 23 - 2015 Ira 25
Donostia Zinemaldiak eta Tabakalerak – Donostiako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Guneak elkarlanean antolaturiko Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketak, ikus-entzunezkoen arloko esperientziak eta ikaskuntza elkarbanatzea du xede.
Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren babesa du, ekimen horrek sustatu nahi dituen tokien eta lan moduen adierazgarria baita.
Zuzendari gazteek beren film laburrak erakusteko aukera daukate topaketa honetan, bertaratzen diren adituen iritziak jaso eta beraien interesguneak lantzeko tailerretan eta master class-ean parte hartu. Aukeraturiko lanak publikoari eta Zinemaldiaren gonbidatuei zuzendutako saioetan izango dira ikusgai. Saio horietan ikus-entzunezkoen sektoreko profesionalak egongo dira, eta, horrela, beren lanak aurkezten dituzten ikasleekin hitz egiteko aukerak sortuko dira. Horrela, ikasleek zine industriak nola funtzionatzen duen ezagutu dezakete.