Tabakalera proiektu kulturalaren ibilbidean mugarri izan diren gertaerak, 2005etik hona eginiko programa kultural osoa eta Tabakalerarekin batera aritu diren eragileen inguruko informazioa bateratuta aurkituko duzu. Guztia dokumentatua geratu da eta gertaera horiek denak jasoak daude bertan.
Arteleku genero artistiko ezberdinen esperimentaziora, praktikara eta produkziora bideratutako arte eta kultura zentroa izan zen (1987-2014). Argitalpenak katalogoan eta Zehar aldizkarian ez ezik, proiektuaren barruan gertatutakoak jasota daude bertan eta, ahal izan zen neurrian, horien dokumentazioa ere.
2016an Donostia Europako Kultur hiriburua izan zen (DSS2016). Kultura hiriburutza Europar Batasunaren ekimen bat da eta helburutzat du Europako herri ezberdinen arteko gerturatzea eta elkartrukea sustatzea. Ekimen honen barruan antolatutako kultur programaren informazioa eta jasotako dokumentazioa jasota dago funts honetan.
Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa (16. 2017. Donostia - San Sebastián)
TopaketaTabakaleraTabakalera2017 Ira 25 - 2017 Ira 29
Mundu zabaleko zinema eskoletatik etorritako ikasleen topaketa da Donostiako Zinemaldiko Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa. Ikasle hauen lanak aurrez aukeratuak izan dira, euren laburmetraiekin proiekziotan parte hartzeko baita hitzaldi eta industriako profesionalek prestatzen dituzten master class-etan jarduteko ere. Aukeratutako filmak publiko orokorrari irekitako saioetan aurkeztuko dira eta hauek antolatutako lehiaketan parte hartzen dute. Horrela, ikasleak, izen handiko zinemagile batek zuzenduta, Panavision Sariaren irabazlea hautatuko dute.
Industria zinematografikoko profesional nabarmenen bisita jaso dute, beren filmak Donostian aurkezterakoan: Todd Haynes eta Christine Vachon (Wonderstruck, Perlak sailean), Raymond Depardon eta Claudine Nougaret (12 jours, Zabaltegi-Tabakaleran), José Luis Torres Leiva (El sueño de Ana, Zabaltegi-Tabakaleran), Marine Francen (Le Semeur, Zuzendari Berriak sailean) eta Nobuhiro Suwa (Le lion est mort ce soir, Sail Ofizialean).
Aurten Topaketak bost egun iraun ditu, irailaren 25etik, astelehena, 29ra, ostirala, aurreko urteetan baino egun bat gehiago. Hala, Donostia Zinemaldiak talentu berriak sustatzeko estrategiaren inguruko sail garrantzitsuenetako bat indartzen du.
Bestalde, berariazko epaimahai batek, euskal zentroetako ikasleek eratuta, HUHEZI-ko irakasle batek koordinatuta eta Orona Fundazioko Garapen Zuzendaritzak zuzenduta Orona Saria esleitu du, Topaketaren laburmetrai berritzaileenari.
Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketa, Tabakalera - Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren laguntzarekin antolatzen da. Panavision eta Orona Fundazioa ditu laguntzailetzat eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren legatuaren parte da.