Bildumak Gai edo jakintza-arlo bati buruzko informazio eta edukiakULERTU DUT
XedeakGai bat lagun edo gogoetatzeko antolatzen den egitasmo nagusiaULERTU DUT
Ekintzak Erakunde edo proiektu batek antolatzen eta programatzen dituen aktibitateakULERTU DUT
Egoiliarrak (2024)
Egonaldi2024 Urt 01
Proiektu artistikoak garatzeko espazioen lagapena 2020
Tabakalerak, arte-sorkuntzarako gunea den aldetik, ekoizpenarako laguntza eta lan espazioen-programa bat jarri du martxan, artista, sortzaile eta kultur eragileei babesa emateko. Programa honen helburu nagusia arte garaikidean lanean ari diren artista eta kultur eragileai arte-prozesuetan laguntzea da, bai kontzeptuarekin bai ekoizpenarekin.
Deialdian parte hartu ahal izango dute EAEn (Euskal Autonomia Erkidegoa) egoiliarrak diren artista eta kultur eragileak. Deialdira aurkeztutako proiektuek praktika artistikoak garatzeko modu berriak ikertzeko asmoa azaldu beharko dute, eta diziplina ezberdinekin harremanak sortzeko aukerak topatu. Deialdiak izaera desberdinetako proiektuak ditu helburu, honen arte diziplina edo proiektua aurkitzen den fasea kontutan hartu gabe.
Egonaldi artistikoak
Egonaldi artistikoak giltzarria dira Tabakaleraren proiektuan. Egonaldiek, alde batetik, zentroan garatzen den kultura-programa aberasten dute eta aldi berean, kanpoko eragileak proiektu kulturalaren dinamiken baitan txertatzen dituzte. Horrekin batera, proiektuaren nazioartekotzean eragina izan dezaten nahi du Tabakalerak, baita bertako eta nazioarteko testuinguruak harremanetan jartzea ere.
Deialdi honen xedea da egonaldi bat eskaintzea arte-proiektuen ekoizpenerako, Deialdiak izaera desberdinetako proiektuak ditu helburu, honen arte diziplina edo formatua kontutan hartu gabe.
Deialdi honen xedea komisarioei laguntza ematea da 2019ko udazkenean Tabakaleraren erakusketa-aretoetan gauzatuko den erakusketa-proiektu bat garatzeko.
Deialdi honen xedea Euskal Autonomi Erkidegoan, bizi den artista edo kultur eragile bati, EAE-tik kanpo bizi den artista edo kultur eragile bati gonbidatzeko aukera eskaintzea da, elkarlanean proiektu artistiko bat garatzeko.
Deialdi honen xedea da egonaldi bat eskaintzea arte-proiektuen ikerketaren garapenerako, ikerketa arte sorkuntza eta ekoizpenaren prozesuaren fase bat bezala ulertuta.
Deialdi honen xedea da egonaldi artistiko baten trukea Frantizako Centre d'art de la Synagogue de Delme eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren artean, eta testuinguru berriak ezagutu eta garapen artistikoa zabaldu nahi dutenen artistei zuzendua dago.
Deialdi hau bertako komisarioei dago zuzenduta; hau da, EAE (Euskal Autonomia Erkidegoa) komisariotza-proiektuak garatzen dituztenentzat eta kontestu berriak esploratu eta ibilbide artistikoa hedatu nahi dutenentzat.
Egonaldi honekin, bai Cristina Enea Fundazioa bai Tabakalera Nazioarteko Kultura Garaikide Zentroak, kolaborazioa honekin eragile desberdinek euren proiektuak garatzeko espazio bat eskaini nahi dute.