Wikimedia lantegia (2019)
Wikimedia familiako egitasmoak ezagutu eta sakontzeko lantegia proposatzen dizuegu. Goizean saio ezberdinak antolatuko ditugu (oinarrizkoak batzuk, teknikoagoak besteak) eta, arratsaldez, saio praktikoa burutuko dugu: euskal komikiak wikitzeko lansaioa. Wikidataren superbotereak baliatuko ditugu horretarako, euskal komikigintza jaso, antolatu eta behar bezala bistaratzeko tresnak guztion eskura jarriz.
Lantegi hau elkarlanean antolatu da: UEU, EWKE , ALDEE eta Hirikilabs.
Edukiak
09:30 – 10:00 Harrera eta izen-ematea
10:00 – 11:00 Aurkezpenak
10:00-10:30 Narrazio lanen deskripzioa wikidatan, gomendioen motoreak buruan. Amaia Cuende
10:30-11:00 Wikibox: Wikipediako artikuluak inprimatzen dituen gailu eramangarria.
11:00-11:30 Atsedena
11:30-13:30 Tailerrak
Commons: multimedia biltegia. Edukia jaso eta egoki kategorizatzen
Wikipediako barne-dinamikak: elkarrizketa-orriak, Txokoaren funtzionamendua, Meta...
Tailer teknikoak: Zer falta da nire jakintza arloan? PetScan eta MassViews
13:30-15:00 Bazkaria
15:00 – 18:30 Editatoia eta hackathoia. Euskal komikigintza wikitu eta Wikidatan jartzeko lansaioa