Crimson Waves instalazioaren doikuntza probak


2021-08-27

Kursaal Kongresu Jauregiak eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Zentroak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, datozen hiru urteetan arte digitalaren sorkuntza eta zabalkundea bultzatzeko. Irailaren hasieran egingo den lehen edizio honetarako, Jaime de los Ríos Medialabeko kolaboratzailea izango da artista gonbidatua. Medialab Tabakaleraren laborategian sortutako Crimson Waves (Ilunabarreko olatuak) lana Kursaal eraikinaren arkitekturarekin hitz egiten duten olatuetan oinarrituta dago.

1 min. : kol. ; 13 MB ; MP4

https://vimeo.com/593181773